Hasi dituzte festak Anibarko Portuan

Karkara 2019ko eka. 22a, 14:23

Atzo, ostirala, hasi ziren festa giroko ekitaldiak, eta gaur gauera arte era guztietako ekintzez gozatzeko aukera izango dute auzotarrek nahiz herritar guztiek.

Anibarko Portuko jaiak hemen dira. Ostiral arratsaldean hasi, eta larunbat gauean amaituko dituzte. Motzak izan arren, bi egunak ekitaldiz ondo jantzi dituzte. Atzo arratsaldean bota zuten txupinazioa eta kalejira egin zuten buruhandiekin eta trikitilariekin. Aurrez, berriz, haur eta gaztetxoentzat 3x3 futbito txapelketa egon zen, eta txupinazioaren ondoren trikipoteoan ibili ziren. 

Gaur hamabi orduz jarraian festaz gozatzeko aukera dute auzotarrek eta bertara gerturatzen diren gainerako herritarrek. 11:00etan hasi dute eguna Danbolin musika eskolako ikasleen dianarekin, eta jarraian hasi da apar festa umeentzat, baita puzgarrietan ibiltzeko aukera ere.

Berehala ekin diete jan-edanari ere: sardina jana, sagardoa txotxetik, tortilla patata lehiaketa, bazkaria... Goseak gelditu bada bateren bat, nahi duelako izango zen.

Egitaraua:

  • 11:00. Diana, Danbolin musika eskolako ikasleen eskutik.
  • 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
  • 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Kaiua tabenan.
  • 12:30. Sardina-jana eta sagardoa txotxean.
  • 13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria: afaria bi lagunentzat Kaiua tabernan.
  • 14:30. Lagun arteko bazkaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du.
  • 16:30. Haurrentzat jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
  • 19:30. Erromeria, Gari eta Iñaki trikitilariekin.
  • 21:30. Lagun arteko afaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
  • 22:30. Erromeria, Gari eta Iñaki trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!