'Xua Gurasoekin Etxera' ekimena aurkeztu dute gaur

Karkara 2019ko eka. 22a, 15:11

Kartzelan jaio zen Patxi Uranga Orioko presoaren Xua alaba, eta han bizi izan da orain arte, Olatz Lasagabaster amarekin, hura ere preso dagoelako. Umeak urtarrilean beteko ditu hiru urte, eta orduan kartzela utzi eta Euskal Herrira ekarriko dute. Gurasoek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak, baina ez dituzte aske utziko. Horregatik abiatu dute ekimena gaur, Usurbilen.

Olatz Lasagabaster amarekin bizi da Xua, Patxi Uranga preso oriotarraren alaba, Valentziako kartzelan. Urtarrilean hiru urte beteko ditu, eta Euskal Herrira ekarriko dute orduan, amonarengana. Izan ere, gurasoek preso jarraituko dute. Jada beteak dituzte ETAko kide izateagatik ezarritako hamabi urteko kartzela zigorretik hiru laurdenak, baina preso jarraituko dute.

Horregatik erabaki dute senide eta lagunek 'Xua Gurasoekin Etxera' ekimena abiatzea. Usurbilen elkartu dira Orioko eta Usurbilgo hainbat lagun, prentsaurrean. Bertan jakinarazi dutenez, batetik, hiruren egoera azaltzen duen aldizkaria banatu dute etxez etxe Orion eta Usurlbilen, hangoa baita Lasagabaster. Bestetik, sinadura bilketa egingo dute, eta bi udaletan mozio bana aurkezteko asmoa ere agertu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!