Hiru bandera ekarri dituzten arraunlariak txalotzen herri oso bat

Asteburu borobila izan da hau herriko arraun elkartearentzat. Eusko Label liga hasi den asteburuko bi banderak eskuratu ditu Oriok, eta KAE2 ligako taldea ere banderarekin etxeratu da. 20:00etan egin diete denei ongietorria herritarrek. Ohi bezala, jendetza elkartu da plazan.

Asteburu bikaina egin dute oriotarrek. Atzo Eusko Label ligako lehen jardunaldiko bandera irabazi zuten Bilbon, eta gaur ere beraiek nagusitu dira Zierbenan. Gorka Aranberri patroiak hitz egin du eguerdian Euskadi Irratian, estropada amaitu berritan: "Bigarren luzean pare bat olatu ondo jotakoak izan ditugu, eta hor eman dugu mina", esan du. Taldeak "lana ondo" egin duela azpimarratu du, eta oso pozik agertu da garaipenarekin.

19:25:92 denbora egin dute oriotarrek, eta Donostiarra sailkatu da atzetik, hiru segundora, 19:29:34 denborarekin. Zierbena izan da hirugarrena.

Hemen ikus daiteke sailkapena, osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!