Arrantzalez edo baserritarrez janztera animatu dituzte oriotarrak, Arrantzale egunean

Herritarrei jaian parte hartzeko deia egin diete Arrantzale eguneko antolatzaileek. Izan ere, uste dute arrantzalez edo baserritarrez janztea edo balkoiak apaintzea herria jai giroan murgiltzeko aukera bikaina dela.

San Pedro Jaien barruan, igandean, Arrantzale Eguna ospatuko da herrian. Herriko dantzari talde batek antolatu du ekimena; goiz partean, konpartsak herria zeharkatuko du, eta eguerdian, ekitaldia izango da herriko plazan. Horrez gain, herri bazkaria eta erromeria ere izango dira.

Oriotarrak eta bisitariak jaian parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek; izan ere, uste dute arrantzalez edo baserritarrez janztea edo balkoiak apaintzea herria jaian murgiltzeko aukera bikaina dela. "Goizean egingo dugun kalejira kantu-jira ere izango da, eta ederra izango litzateke herritarrak arrantzalez edo baserritarrez jantzi eta kantu-jiran parte hartzea. Festa barrutik bizitzea esperientzia zoragarria izaten baita".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!