Hasi dira

Karkara 2019ko eka. 25a, 13:00

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian, eta mutilen denboraldi hasieraz eta emakumezkoek asteburuan abiatuko duten ligaz hausnartu du.  

Hasi dira gainerako ligak, eta gu aste honetan hasiko gara. Bi asteburu badira ETE, KAE 1 eta KAE 2 ligek ekin zutela, eta azken asteburuan hasi da TKE Eusko Label liga. Aste honetan hasiko da Euskotren liga, Kantabriako uretan.

Hiru asteburu daramagu lehiaketarik gabe. Ez nuen sekula pentsatuko hain luze egingo zitzaizkidanik. Zer esanik ez azken asteburua. A zer nolakoa! Hori kolorekoa. Herriko beste bi traineruek erronka polita bota digute!

Iazko abuztuan, Euskotren liga amaitzean, hau idatzi nuen sare sozialetan: «Bosgarren aldiz aritu gara Euskotren ligan. Aurten, lehen aldiz egin dugu bigarren. Hamalau aldiz, hain zuzen, hamalau aukeretatik. Erregularrak izan garenik ezin uka. Baina gehiago nahi dugu». Hamar hilabete pasatu dira, baina mezua argia da. Aurtengo motxilan iazko esperientzia guztia daramagu, denboraldi-aurrea primerakoa izan da, eta aurkariak prest ditugu.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!