Izeta aiarrak irabazi du Errezilgo Kintopeko XXI. Idi Dema Saria

Karkara 2019ko eka. 25a, 17:30

Ostiralean eta astelehenean jokatu zituzten Gaztetandik elkarteak antolatutako idi probak. Izetaren idi pareak 56 plaza pasatxo egin zituzten, eta bigarren sailkatutako Azkoitiko Isidro Erretegikoek, berriz, 54 plaza pasatxo. Guztira, zazpi idi parek jokatu dituzte aurtengo demak.

Ostiralean eta atzo Kintopeko XXI. Idi Dema Saria jokatu zuten Errezilen, eta Aiako Izetaren idi parea izan da nagusi aurtengo lehian. Hain zuzen ere, 56 plaza eta 1,48 metro eginda irabazi ditu Izetak jokoan zeuden mantak, garaikurra eta 1.300 euro. Idi proben bigarren saioan parte hartu zuten Izetaren idiek, eta haiek ostiraleko saioa irabazi zuten Azkoitiko Isidror Erretegiaren idien marka hautsi zuten; izan ere, Isidroren idiek 54 plaza, bi zinta eta 4,54 metro egin zituzten. Marka horrekin, bigarren sailkatu da Azkoitiko Isidro, eta 1.150 euro irabazi ditu.

Honako hau da Gaztetandik elkartean antolatutako idi demen sailkapen osoa:

  1. Izeta: 56 plaza eta 1,48 metro.
  2. Isidro Erretegia: 54 plaza, bi zinta eta 4,54 metro.
  3. Oliden: 51 plaza.
  4. Bolaño: 49 plaza, hiru zinta eta 2,98 metro.
  5. Benguria: 47 plaza, hiru zinta eta 3,52 metro.
  6. Matxain: 46 plaza, zinta bat eta 3,62 metro.
  7. Lopategi: 46 plaza eta 2,52 metro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!