Bihar zabalduko dute Orio Arraunketa Elkarteko denda

Karkara 2019ko eka. 27a, 15:46

Denboraldi osoan ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik arraun denda.

Ekainak 28, ostiralarekin, Orioko Arraunketa Elkarteak denda irekiko du, arratsaldeko 17:00etan. Urtero denboraldian zehar zabaltzen dute denda, aurten, Niko taberna eta Futbol zelaiaren tartean kokatu dute, Inmobiliaria Orioren lokalean. Ostiraletan 17:00etatik 20:00ak bitartean egongo da irekita eta, larunbatetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!