"Arraunlariei esaten diet ez dugula ezer irabazi oraindik"

Karkara 2019ko eka. 29a, 12:30

Euskotren liga gaur hasiko da, Santanderren (18:00, ETB 1), eta Orio da faboritoa garaipen asko biltzeko. Baina talde barruan ez darabilte mezu hori: "Eguneroko lanean hobetu nahi dugu", dio Xanti Zabaletak. Orioko emakumezkoen traineruko entrenatzaileari elkarrizketa egin dio A. Manterolak, 'Berria'-n.

Hirugarren denboraldia osatuko du aurten Xanti Zabaletak (Orio, Gipuzkoa, 1968) herriko emakumezkoen traineruko entrenatzaile gisa. Aurretik beste erdi bat bete zuen, eta urtez urteko lanari beste hobekuntza maila bat gehitu nahi dio.

Liga hastear denean, nola egoten da entrenatzaile bat?
Pixka bat urduri, ilusio handia daukadalako jarrita denboraldi honetan. Etxeko lanak ondo eginda sentitzen naiz, eta ikusteko gogoz nago lan horrek zer ematen digun, non gauden eta zer garen. Prestaketako estropadetan ondo ibili gara, baita ontzi txikietan ere, eta ez gara atera gure lanetik eta bidetik.

Etxeko lanak aldatu egin dira iaztik?
Kontuan izanda aurreko udako taldearen ia %90ek bertan jarraitzen dutela, lanari segida ematen aritu gara arlo aerobikoan eta potentzian, eta gogortu egin ditugu entrenamenduak. Urtez urte ari gara hobetzen, eta aurten ere beste koska bat egin nahi dugu gora. Jauzi txiki hori nahikoa den edo ez, ikusiko dugu.

Irakurri elkarrizketa osorik 'Berria'-n

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!