Plazan bildu dira oriotarrak San Pedro egunean

Karkara 2019ko eka. 29a, 13:30

San Pedro eguna da gaur. Orioko 10. Trikitixa Txapelketa izan da eguerdian, eta plazan bildu dira herritarrak. Besteak beste, helduen dardo txapelketa, pilota partidak, sokadantza eta kalejira izango dira arratsaldean.

Gaur, larunbata, San Pedro eguna da, eta oriotarrak goizetik hasi dira ospakizun egitasmoekin. 11:00etan meza izan da parrokian eta 11:30ean, estropadak jokatu dituzte kimuek. Eguerdian Orioko 10. Trikitixa Txapelketa hasi da plazan, eta bertan bildu dira herritarrak.

Aurten sei bikotek hartu dute parte trikitixa lehiaketan: Araitz Elizalde eta Eider Garro; Irati Arcelus eta Garazi Larrañaga; Julen Labaka eta Mirari Plazaola, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa; Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi; eta Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte.

Arratsaldean ere jarraituko du sanpedroetako egitarauak. 16:30ean helduen dardo txapelketa jokatuko dute Bikamiotan, eta 17:00etan pilota partidak izango dira frontoian. 18:00etan ekingo diote da kalejirari Pello eta Nikolasa erraldoiekin, eta 19:00etan, aldiz, sokadantza egingo dute plazan, txistulariek lagunduta. 19:30ean Kolpez Blai perkusio ikuskizuna hasiko da, herriko kaleetan barrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!