Oriok bigarren egin du Santanderreko estropadan

Karkara 2019ko eka. 29a, 20:18
(Eusko Label Liga)

Gaur Santanderren izan da Eusko Label ligako estropada, eta bigarren egin du Oriok, Hondarribiaren atzetik. Une honetan, lehen postuan dago Orioko ontzia, eta bigarrenean Hondarribikoa.

Asteburu honetan ere lehian murgildu dira Eusko Label ligako ontziak. Gaur, larunbata, Santanderren izan dute jardunaldia. Go Fit Hondarribia nagusitu da Kantabriako uretan, 19:16:66 denbora eginda. Orio Babyautok bigarren egin du, 00:02:62ko aldearekin. Zierbenak jarraitu dio atzetik Oriori, 00:08:90 aldearekin.

Une honetan, lehen sailkatua da Orio, 35 punturekin, eta bigarren postuan dago Hondarribiko ontzia, 30 punturekin. Bihar ere estropada jokatuko dute Eusko Label ligakoek, Lekeition.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!