Memoriaren plaza bihurtu da Orio

Karkara 2019ko eka. 30a, 14:24

Gaur, San Pedro bigarrena, Arrantzale Eguna ari dira ospatzen Orion. Garai batean urtero izaten zen ospakizuna, eta aurten, herritar talde baten eskutik, ohiturari heldu diote berriro.

Hala, memoriaren plaza bihurtu da Orio. Goizetik, jendaurrean antxoak garbitzen edota sareak egiten aritu dira hainbat herritar, eta kalejira ere egin dute herriko kaleetan barrena, dantza eta kantu artean. Sardina jana ere izan da hainbat gunetan, eta sardina erre usainak hartu du herria.

Bestalde, eguerdian ikuskizun berezia izan da plazan; arrantzaleak eta saregileak omendu dituzte, eta hainbat abesti eta dantza ekarri dituzte gogora. Arratsaldean ez du etenik izango festak; izan ere, Arrantzale Eguneko bazkaria egingo dute plazan, eta 18:00etan hasita, erromeria emanaldia izango da, Elortza eta Larrañaga trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!