Agintaldi berriko aurreneko udalbatzarra egingo dute ostegunean Orion

Karkara 2019ko uzt. 2a, 18:00

Bihar bilduko dira aurrenekoz agintaldi berriko Orioko hautetsi guztiak. Ez-ohiko osoko bilkura izango da. Besteak beste, gobernu batzarkideak, alkateordeak edota zinegotzien ordainsariak izango dituzte hizpide.

Maiatzaren 26an izan ziren udal hauteskundeak, eta ekainaren 15ean eratu zuten datozen lau urteetarako Orioko udalbatzar berria. Hala, karguak hartu zituzten Anuska Esnal alkateak eta gainontzeko zinegotziek.

Ostegunean, uztailak 4, agintaldi berriko aurreneko udalbatza egingo dute Orion. Ez-ohiko osoko bilkura izango da, 20:00etan hasita. Hala, alkateordeak edota gobernu batzarkideak izango dituzte mintzagai, baita zinegotzien ordainsariak ere.

Ondorengoa da biharko bilkurarako gai-zerrenda:

  1. Onartzea, egoki bada, 2019ko ekainaren 15eko udalbatzarra eratzeko bilkuraren aktaren zirriborroa.
  2. Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren ohiko bilkuren maiztasuna.
  3. Onartzea, egoki bada, alkate eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.
  4. Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.
  5. Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.
  6. Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena Udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.
  7. Alkateak hartutako erabakien berri ematea hainbat izendapeni buruz: alkateordeak, gobernu batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.
  8. Adjudikatzea, egoki bada, honako obra-kontratua, prozedura ireki sinplifikatu bidez: Orioko Aritzaga kaleko, Endaia kaleko eta herriko plazako lurpeko azpiegiturak berritzeko eta berrurbanizazio-lanak egiteko proiektua.
  9. Onartzea, egoki bada, kontratazio-espedienteen kontratazio-mahaiaren osaketa, kontratazio-organoa udalbatzarra denean.
  10. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!