Herriko bi taldeek hartuko dute parte Donosti Cup futbol txapelketan

Karkara 2019ko uzt. 3a, 11:00

2005ean eta 2006an jaiotako mutilek hiru partida jokatuko dituzte txapelketaren lehen fasean, astelehenean, asteartean eta asteazkenean.

Uztailaren 7an, igandearekin emango diote hasiera Donosti Cup 2019 edizioari. Urtero bezala aurten ere etxeko taldeez gain, nazio mailakoek eta atzerrikoek ere hartuko dute parte txapelketan. Orioko Futbol Taldetik bi ordezkaritza izango dira aurten Donosti Cup-en, lehenengo mutil taldeak B-14 mailan jokatuko du, H taldean, 2005etik aurrera jaiotakoek osatuta. Bigarren mutil taldeak, berriz, B-13 mailan, 2006tik aurrera jaiotakoak izango dira.

B-14 mailan jokatuko duen Orioko taldeak, hiru aurkari izango ditu lehen fasean, Inspire Soccer Estatu Batuarrak, Amaikak Bat euskaldunak eta Madrid Union madrildarrak. Honakoa da partiden egutegia:

Uztailak 8, astelehena

Orioko Futbol Taldea - Madrid Union
URNIETA (URNIETA) 10:00

Uztailak 9, asteartea

Amaikak Bat - Orioko Futbol Taldea
ZUMAIA (ZUMAIA) 10:00

Uztailak 10, asteazkena

Orioko Futbol Taldea - Inspire Soccer
ZARAUTZ (NATURAL) (ZARAUTZ) 11:45 


B-13 mailan jokatuko duen Orioko taldeak, ere hiru aurkari izango ditu lehen fasean, Real Union euskaldunak, Vicente del Bosque FA Mallorcarrak eta Al-Bustan Palestinarrak. Honakoa da partiden egutegia:

UztailaK 8, astelehena

Orioko Futbol Taldea - Real Union
ZIZURKIL (ZIZURKIL) 10:00
Uztailak 9, asteartea

Al-Bustan
- Orioko Futbol Taldea
LAZKAO (LAZKAO) 13:00
Uztailak 10, asteazkena

Orioko Futbol Taldea - Vicente del Bosque FA
BERA (BERA) 11:00

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!