Euskal Zirkoa Oriora iritsiko da abuztuan

Karkara 2019ko uzt. 4a, 12:40

Abuztuaren 2tik 18ra bitartean izango da Gure Zirkua Orion, eta Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa.

Aurtengoan ere, Gure Zirkua euskal zirkoa eskualdez eskualde ibiliko da udan. Urola Kostan Orio izango dute kokaleku, eta bertan izango dira abuztuaren 2tik 18ra bitartean. Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa.

Sarrerak oraindik ez daude eskuragarri.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!