Libana Taboada elkarrizketatu dute "Hiri Gorrian" saioan

Karkara 2019ko uzt. 5a, 08:39

Patroia, Zarauzko kiroldegiko kirol orientatzailea, eta abeslaria da Taboada.

Libana Taboada, Orio Arraun Elkarteko patroia elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Hiri Gorrian".  Oikian jaio zen Libana Taboada, eta Zumaiako traineruan hasi zen arraunean; hutsetik hasi, eta hiru liga eta Kontxako bandera bat irabazi zituzten. Lesio baten ondorioz utzi behar izan zuen arrauna, baina Oriora bizitzera etorri zenean, ordezko patroi moduan aritzeko eskatu zioten Orio Arraunketa Elkartekoek. Garai bertsuan hasi zen kantuan ere, eta kontzertuetan aritzen da Ibai Marinen taldean. Hogeita lau ordukoak dira bere egunak ere, baina Zarautzen ere ematen ditu egunean ordu batzuk: kirol orientatzailea da bertako kiroldegian.

Ikusi elkarrizketa osorik, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!