Bi eskoletako zenbait gazte errefortzu-eskolak jasotzen ari dira uztailean, euskara-maila indartzeko

Karkara 2019ko uzt. 8a, 14:30

Hamargarren urtez, errefortzu-eskoletan buru belarri dabiltza ikasle etorri berriak.

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu-eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara-maila hobetzeko. Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren arabera. Uztaila osoa emango dute horretan.

Hamargarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da. Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, DBHko eraikin berrian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!