Herritarrek alkatearekin zita eskatzeko aukera izango dute aurrerantzean

Karkara 2019ko uzt. 8a, 16:30

Anuska Esnal Oliden alkatearekin aurrez aurre hitz egin nahi duten herritarrek horretarako aukera daukate, udaletxean aldez aurretik zita hartuta astearte eta ostegun goizetan.

Alkateak astearte eta ostegun goizak baliatuko ditu herritarrekin aurrez aurreko bilerak egiteko eta, beraz, proposamen, iradokizun edo kexaren bat duten herritarrek aukera izango dute berari zuzenean planteatzeko.

Aldez aurretik, hitzordua hartu behar da udaletxera deituta (943 830 346) edo mezu elektroniko bat bidalita idazkaritza@orio.eus helbidera. Hitzorduetarako ordutegia hau izango da, hasiera batean: 09:00etatik 13:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!