Zer plan astebururako?

Karkara 2019ko uzt. 12a, 08:36

Ekintzaz beteta dator asteburua. Gaurtik aurrera herriko Plaza jatetxe bihurtuko da eta bisigu usaina izango da herri guztian.


20:00tan emango zaio hasiera 'Bisigua Orio Estilora' aurkezpen ekitaldiari herriko Plazan. Salatxo abesbatzak, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Harribil dantza taldeak hartuko dute parte Ana Mari eta Martxelo Mancisidorri egingo zaion omenaldian. Jarraian, Petritegi sagardoa dastatzeko aukera izango da eta 21:00etan hasiera emango zaio aurtengo Bisiguaren Festako lehen afariari.

Festak larunbatean jarraituko du. Asteburuko egitaraua osorik, hemen:

Uztailak 13, larunbata

  • 12:00. Petritegi sagardo dastaketa.
  • 12:00. Marmitakoa herriko plazan. Razioa bi euroan izango da salgai.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 19:30. Lau bertsolari eta ziaboga bat bertso saioa herriko plazan. Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Alaia Martin bertsolariek abestuko dute, eta Unai Elizasu izango da gai-jartzailea.
  • 20:00. Sagardo dastaketa.
  • 21:00. Afaria.

Uztailak 14, igandea

  • 12:00. Bisigu erre lehiaketa herriko plazan, Orioko elkarte gastronomikoen artean.
  • 12:00. Petritegi sagardo dastaketa.
  • 12:00. Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin. Razioa bi euroan izango da salgai.
  • 14:00. Bazkaria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!