Muskuilu Harria elkarteak irabazi du 2019ko Bisigu errearen lehiaketa

Karkara 2019ko uzt. 14a, 13:24

Sei elkarte gastronomikok hartu dute parte gaurkoan eta bertan erre dituzte bisiguak Zaharren Eguneko zentrora eraman dituzte. 

Beste urte batez bisigua erretzeko lehiaketa ospatu da Orioko elkarte gastronomikoen artean, Herriko Plazan. Sei elkartek hartu dute parte gaurkoan, Toki Alaik, Gure Etxeak, Elizpek, EAk, Aldapak eta Muskuilu Harriak.

Eguerdiko 12:00tan hasi dira bisiguak prestatu eta parrilan botatzen inguruko herrietatik etorritako bisitarien ikusmina berehala piztu da, jende ugari bildu da parrillaren inguruan. Parrillatik platerera pasa, prestatu eta epaileen txanda iritsi da. Gaurkoan, Xixarioko Luis Mari Uranga, Katxinako Joxe Migel Zendoia eta Unai Campo izan dira epaileak. Bisigu guztiak dastatu eta puntuaketak jarrita irabazleen izenak esan dituzte. 

2019ko Bisigua erretzeko lehiaketaren irabazlea Muskuilu Harria elkarte gastronomikoa izan da, guztira 70 puntu lortuta. Bigarren postuan, berriz, EA elkartea geratu da 67 punturekin. Hau da sailkapen osoa: 

1. Muskuilu Harria, 70 puntu. 

2. EA, 67 puntu. 

3. Aldapa, 66 puntu. 

4. Gure Etxea eta Toki Alai, 63 puntu. 

5. Elizpe, 62 puntu. 

Lehiaketan egin dituzten sei bisiguetatik bi, Zaharren eguneko etxera eraman dituzte bertakoek Bisiguaren Festaz bazkarian goza dezaten. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!