Bihar jarriko dituzte salgai 'Gure Zirkua' ikuskizunerako sarrerak

Hamalau eguneko geldialdia egingo du euskal zirkoak Orion. Abuztuaren 1tik 18ra bitartean, asteazkenetik igandera bitartean izango dira ikuskizunak.

Aurtengoan ere, Gure Zirkua euskal zirkoa eskualdez eskualde ibiliko da udan. Urola Kostan Orio izango dute kokaleku, eta bertan izango dira abuztuaren 1tik 18ra bitartean. Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa. Ikuskizuna 19:00etan izango da asteazkenetan, ostegunetan, ostiraletan eta igandeetan. Larunbatetan, berriz, 18:00etan eta 20:30ean.

Sarrerak bihar, uztailaren 17an jarriko dituzte salgai goizeko 9:00etik aurrera. Egin klik hemen edo hemen sarrerak erosteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!