'Hiru'

Karkara 2019ko uzt. 16a, 10:00

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian, eta 'hiru' hitza izan du hizpide. Hiru ligetan lider, asteburuan urtetan eguzki azpian igarotako hiru orduak...


Historikoa da klub bera hiru ligetan lider izatea, baita hiru ligetan asteburu berean irabaztea eta errepikatzea ere. Inork hori egin behar bazuen, Orio zen. Onartzen dut subjektibo xamarra naizela. Denboraldiari asko geratzen zaion arren, Orion ez da giro, #orioipurdiak ditu jendeak. Zale asko eta aurkari gehiago. Martxa honetan, Durangoko azokarako Benitok disko berria! (Bat ez, bi!)

Astea betea dator, hiru estropadarekin, Gipuzkoako txapelketa tarteko. Dagoeneko sei jardunaldi izan ditugu. Santanderren genuen presioa irabazi izanak gutxitu zuen. Lekeitioko ikasgaiak lanean jarraitzeko indar gehiago eman zigun. Coruñan egindako etxeko lanek azterketa biribildu zuten. Donostiako eremuan atzetik aurrera egiten badakigula erakutsi genuen, eta zer esan Castrokoaz.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!