Gaur emango dio hasiera Munduko eskubaloi txapelketari Mikel Amilibiak

Karkara 2019ko uzt. 16a, 13:47

Lehenengo partida Estatu Batuen aurkakoa izango da, gaur gauen 21:00etan.

Junior mailako Munduko eskubaloi txapelketa hasiko da gaur Galizian. Bertan izango da Mikel Amilibia Espainiako eskubaloi selekzioarekin uztailaren 28ra bitartean. Guztira hiru euskaldunekin kontatu du Isidoro Martinez entrenatzaileak; Amenabar Zarautzetik Amilibiaz gain Eneko Goenaga zarauztarra ere bertan izango da, eta, CD Bidasoatik Mikel Zabala.

Ekaina eta uztailean zehar hara eta hona ibili da selekzioa prestaketan murgilduta.  Pasa den uztailaren 11an lur hartu zuen Pontevedran, txapelketa aurreko azken entrenamenduak egiteko. Aurretik Suitza, Alemania eta Frantziak parte hartutako Airport Trophy txapelketa irabazi zuen Amilibiaren selekzioak. Tunezen eta Txileren aurka jokatutako lagunartekoak ere irabazi ditu selekzioak. Garaipenez beteta doaz Munduko txapelketara.

Prestaketa luzearen ondoren, 21:00etatik aurrera emango diote hasiera lehiari, Estatu Batuen aurka. Lehenengo fasean, Estatu Batuez gain, Tunez, Serbia, Japonia eta Eslovenia izango dituzte aurkari. Txapelketako lehia guztiak telebistako kate batean eskainiko dituzte. 20:55an hasiko dira ematen, hemen

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!