Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute bihar Donostian

Orioko bi ontzi arituko dira Kontxako badiako uretan. Emakumezkoen saioekin hasiko dira estropadak, eta gero, gizonezkoen txanda izango da.

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute bihar Donostian, Kontxako badian, eta bertan izango dira Orioko ontziak ere.18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Orioko arraunlariek hirugarren txandan hartuko dute parte, Donostiarra, Hondarribi eta Donostia Arraun Lagunak taldeekin batera.

Gizonezkoen txanda helduko da gero. Hirugarren txandan arituko da Orioko ontzia, eta Hondarribi, Donostiarra eta San Pedro taldeekin lehiatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!