Hilaren 27an izango da hurrengo Zinea Kalean saioa

Karkara 2019ko uzt. 17a, 15:52
'Urrezko iparrorratza' emango dute hilaren 27an.

Udako egitarauaren barruan, Orion hainbat film emango dituzte kalean. 'Urrezko iparrorratza' proiektatuko dute hilaren 27an, Ikastola aurreko plazan.

Orioko Udalak uztaila hasieran eman zuen udako egitarauaren berri. Hala iragarri zuten aurten ere martxan izango dela Zinea Kalean egitasmoa: datozen asteetan, hainbat film emango dituzte kalean. Uztaila hasieran Campeones proiektatu zuten hondartzan, eta uztailaren 27an izango da hurrengo hitzordua; Urrezko iparrorratza emango dute, Ikastola aurreko plazan. 22:00etan izango da emanaldia.

Abuztuan ere izango dira Zinea Kalean saioak: Artetarrak eta Aquaman filmak ikusteko aukera izango da, 10ean eta 24ean, hurrenez hurren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!