Asteburuko estropadak egunez egun

Karkara 2019ko uzt. 19a, 11:30

Larunbat eta igande arratsaldean estropadez gozatzeko aukera izango da Orion.

Traineru estropada denboraldia pil-pilean da, eta astebururako egitarau zabala antolatu dute.

Alde batetik, larunbatean Orion jokatuko dira Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak, 18:00etan hasita. Estropada girotzeko Eusko Labelek Fan Zone deituriko aisialdi gune bana jarriko du Orioko plazan eta barra berrian. Plazan pantaila erraldoia, parrila eta babesleen postu edo stand ofizialak izango dira, eta estropadak ikustera barra berrira gerturatzen direnek ere izango dute jana eta edana bertan.

Igandean, bestalde, Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko traineruak hitzordua izango du herrian bertan, 18:00etan, KAE 2 eta ETE ligetako estropadak jokatuko baitira.

Igandean Sestaon hitzordua
Igandean ere ez dute hutsik egingo punta-puntako traineru estropadek,  Sestaon izango baitute hitzordua Eusko Label eta Euskotren ligetako arraun taldeek. 11:30ean hasiko da jardunaldia.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!