'Gure Zirkua' ikusteko sarrerak amaitzen hasi dira

Karkara 2019ko uzt. 23a, 15:30

Gure Zirkuak Orion eskainiko dituen 17 emanalditik 10, jada, sarrerarik gabe geratu dira.

Abuztuaren 1tik 18ra bitartean izango da Gure Zirkua Orion, eta Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa. Uztailaren 17an jarri zituzten salgai sarrerak bi webguneetan eta azkar ari dira amaitzen. Zirkuak, Orion, 17 emanaldi eskainiko ditu guztira abuztuan, 10 egunetako sarrerak, jada, amaitu dira.

Hala ere, Euskal Zirkura joan nahi dutenek oraindik ere sarrerak erosteko aukera dute geratzen diren egunetan:

Abuztuak 10, larunbata, 20:30ean.

Abuztuak 14, asteazkena, 19:00tan.

Abuztuak 15, osteguna, 19:00tan.

Abuztuak 16, ostirala, 19:00tan.

Abuztuak 17, larunbata 18:00eta eta 20:30ean

Abuztuak 18, igandea, 19:00tan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!