Broken Brothers Brass Band taldearen kontzertua izango da ostiralean, ‘Ziaboga’ musika-zikloraren barruan.

Karkara 2019ko uzt. 29a, 12:00

19:30etatik aurrera eskainiko du kontzertua talde Iruindarrak Herriko Plazan, doan.

Datorren abuztuaren 2an, ostiralarekin, Broken Brother Brass Band taldearen kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturalak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan, doan.

2006an Iruñean sortutako Broken Brothers Brass Bandek atzoko eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth Marching Band). Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.

Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/ngFfAPPBJI0

Info +: http://www.hotsak.com/artistas/broken-brothers-brass-band

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!