Orioko emakumezkoen txalupak irabazi du Euskadiko Txapelketa

Karkara 2019ko uzt. 31a, 12:47
Artxiboko argazkia. Orioko arraunlariak Getxoko estropadako garaipena ospatzen. (Eusko Tren Liga /Aitor Arrizabalaga)

Gaur eguerdian jokatu da Hondarribian, Euskadiko Traineru Txapelketa.

Gaur eguerdian Hondarribian jokatu dute Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoen ontziak uretaratu dira lehenengo, eta Orio Arraunketa Elkarteko txalupak bigarren txandan jokatu du estropada, Hondarribia, Kaiku eta Ondarroaren kontra.

Oriotarrak hasieratik estropadaren buruan jarri dira, baina ziabogan, lehen txandan arraunean egin duen Arraun Lagunak taldearen denbora bera egin dute. Poparean bi ontzien kronoak pare-parean ibili badira ere, lau segundoko errenta aterata, jardunaldiko denborarik onena egitea lortu du Oriok. Nadeth Agirre patroiak telebistan azaldu duenez, "poparean lan bikaina egin dute neskek, eta oso gustura gaude lehen aldiz Euskadiko Traineru Txapelketa irabaztea lortu dugulako".

SAILKAPENA
1.- Orio 10:56,18
2.- Arraun Lagunak 11:01,03
3.- Hibaika 11:23,24
4.- Hondarribia 11:24,90
5.- Zumaia 11:36,26
6.- Kaiku 11:49,88
7.- Isuntza 11:54,41
8.- Ondarroa 12:14,91

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!