Zazpigarren sailkatu da Orioko gizonezkoen ontzia Euskadiko Traineru Txapelketan

Karkara 2019ko uzt. 31a, 13:41
Artxiboko argazkia. Orioko arraunlariak Santurtziko estropadan. (Eusko Tren Liga /Aitor Arrizabalaga)

Hondarribiak irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa, bere etxean.

Gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketan lehia estua izan da parte-hartzaileen artean. Bigarren txandan arraunean egin du Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen txalupak, Hondarribia, Santurtzi eta Urdaibairekin batera. Dena dela, lehen txanda irabazi duen Zierbenaren erreferentzia kontutan izan dute bigarren txandako ontziek uneoro.

Hasieratik, Orio, Hondarribia eta Santurtzi pare parean ibili dira, baina bigarren luzean estropadaren buruan jarri da Hondarribia, aurkariei traineru bateko aldea aterata. Pixkanaka errenta handitzen joan da Bidasoako taldea estropadan zehar eta estropada irabazi du. Lehen txandako garaile Zierbena sailkatu da bigarren eta hirugarren izan da Santurtzi. Orio berriz, zazpigarren postuan sailkatu da.

SAILKAPENA 
1.- Hondarribia 20:15,91
2.- Zierbena 20:20,04
3.- Santurtzi 20:23,08
4.- Ondarroa 20:29,39
5.- Urdaibai 20:34,80
6.- Donostiarra 20:35,68
7.- Orio 20:44,18
8.- Zarautz 21:35,75

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!