Orioko batukadak aurreneko kontzertua eskainiko du asteburuan Oiartzunen

Karkara 2019ko abu. 1a, 10:30

19:30ean emango diote hasiera ordubete inguru iraungo duen kontzertuari.

Orion nagusiki neskez osatutako batukada taldea sortu berri dute, Ainara Zamakola (Orio, 1992)  taldeko zuzendari lanetan dela. Entseguetan buru belarri sei hilabete inguru pasa ondoren, asteburu honetan, hilaren 4an, igandearekin, kontzertua eskainiko dute Oiartzungo Xanisteban Jaien egitarauaren barruan.

Taldearen bilakaeraz hitz egin dugu Olatz Lizaso, batukadako kidearekin eta adierazi digunez, hiruhileko ikastaro batekin eman zioten hasiera  taldeari, ikastaroa amaitutzat emandakoan talde gisa lan egiten eta gauza berriak ikasten jarraitu dute. Orain, lehenengo emanaldia, "gogoz eta ilusio askorekin" ari dira prestatzen. "Azken asteetan entsegu gehiago egin ditugu, eta itxura polita hartu du ikuskizunak", dio Lizasok.

Igande honetan, xanistebanetan eskainiko duten kontzertua Herri bazkari feministaren ondoren hasiko da 19:30ean eta ordu beteko iraupena izango du. Data hurbiltzen joan ahala urduritasunak ere gora egin du batukadako kideen artean. "Asteartean entsegua izan genuen eta kide batzuk jada urduri zeudela esan zuten, beste batzuk oraindik lasai daude. Eguna gerturatzen joan ahala uste duk denek sentituko dugula urduritasun puntu bat".

Emanaldia ikustera gerturatzen denak, "nagusiki emakumez osaturiko talde berri bat izango du aurrean. Ondo pasatzeko prest joango gara, eta ahal den neurrian, ikusleei disfrutarazteko gogotsu".

Erlazionatuak

"Aspalditik genuen Orion batukada taldea osatzeko gogoa"

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2019 mai 31 Aia Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!