Moda eta musika uztartuko ditu igandean Mola Market azokak

Karkara 2019ko abu. 1a, 12:00

13:00etatik aurrera jantziak eta bestelako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute hondartza ingurura gerturatzen direnek.

Mola Mola OBB tabernak 'Mola Market' azokaren bigarren edizioa antolatu du igande honetarako. Eguerdiko 13:00etatik aurrera, jantziak eta bestelako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da hondartzan ondoan, musikaz girotuta. Bertan izango dira Mara, Soia, Lucia, Ginger, Itziar, Linda%Lolla, Etoile, Telaristaurbana, Amami, The Pass, Arguiñe eta Ttipi ttapa dendak. Horiez gain, Ikara produkzioak eta Katxiña Txakolinak ere parte hartuko dute azokan.

Ondoren, 18:00etan hasiera emango diote musikaz girotutako arratsaldeari, DJ Tobal oriotarraren eskutik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!