Maria Zalduak irabazi egin du Europako Txapelketako lehenengo partida

Lehenengo puntua eskuratuta, bigarren norgehiagoka jokatuko du gaur Zalduak Suediaren aurka.

Maria Zaldua Europako Txapelketa ari da jokatzen Espainiako jubenil mailako selekzioarekin. Atzo hasi eta abuztuaren 11ra arte luzatuko da lehia, Eslovenian.

Lehenengo lehian Kroazia izan zuten aurkari Zalduaren taldekoek. Lehenengo 30 minutuak aurka izan zituzten markagailuan 8-10 zutela amaitu baitzen lehen zatia. Bigarren zatian, ordea, berdinketa lortu zuten, partida 25-25 amaituta. Horrela, txapelketako lehen puntua eskuratu zuten neskek.

Gaur jokatuko dute bigarren norgehiagoka Suediaren aurka, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Streaming bidez eskainiko du Espainiko Eskubaloi Federazioak partida. Ikusteko egin klik hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!