Arraun denboraldiko porran parte hartzeko azken aukera

Karkara 2019ko abu. 4a, 11:17

Arraun denboraldiaz hainbat porra egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan karkara.eus atariak. Denak doan izango dira, eta asmatzen dutenen artean otorduak eta talasoterapiarako sarrerak zozkatuko dira. Gaur amaituko da lehen porretan parte hartzeko epea.

Denboraldi bikaina egiten dabiltza Orioko arraun taldeak; une honetan, Orio da nagusi Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetan. Lehen bi taldeek lidertzari eustea lortuko al dute, baina? KARKARAren porran Eusko Labeleko lehen lau sailkatuak zein talde izango diren eta Euskotren liga amaitzean sailkapena zein izango den asmatzera animatzen zaitugu. Aste batzuk daramatza zabalik porrak, eta abuztuaren 4ra arte, igande honetara arte, egongo da parte hartzeko aukera.

Doakoa da porra egitea, eta asmatzaileen artean bi pertsonarentzako otordua Niko tabernan eta Balea hoteleko talasoterapia zirkuiturako bi sarrera zozkatuko ditugu. Euskolabel ligaren inguruko porran, aurreneko sailkatuak eta ordena asmatzen dutenek hartuko dute parte sarirako zozketan; Euskotren ligari buruzko porran, aldiz, zozketan sartzeko, sailkapenaren ordena eta Orioko taldeak lortuko dituen puntuak asmatu beharko dituzte parte hartzaileek. Duela aste batzuk zabaldu zen porra, eta gaur da parte hartzeko azken eguna.

Lotura honetan klik eginda hartu daiteke parte Euskotren ligaren inguruko porran, eta lotura honetan sartuta, Eusko Label ligari buruzkoan.

Kontxari buruzko bi porra

Bigarren eta hirugarren porrak Kontxari begira antolatuko dira; abuztuaren 19tik 31ra, Kontxako sailkapenaz galdetuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!