Gure Zirkuak bost emanaldi berri eskainiko ditu, abuztuko azken astean

Abuztuaren 28tik 31ra, berriz ere Orion izango da Gure Zirkua.

Gure Zirkua arrakasta izaten ari da Orion, eta herritar asko sarrerarik gabe geratu direla ikusita, euskal zirkuak bost emanaldi berri eskainiko ditu abuztuko azken astean; abuztuaren 28tik 31ra, hain zuzen ere. Asteazkenetik ostiralera, 19:00etan izango da saioa, eta hileko azken larunbaterako emanaldi bikoitza prestatu dute;18:00etan izango da lehena, eta 20:30ean bigarrena.

Sarrerak salgai jarriko dituzte asteazkenetik aurrera interneten Evenbrite atarian, edo zirkuko txarteldegian bertan, 17:00etatik 19:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!