Bizkaiko golkoan nahikoa antxoa badagoela esan du AZTIren ikerketak

Antxoa harrapatu berriak kaxa batean. (Lea Artibaiko Hitza)

190.000 tonako biomasa kalkulatu du, kopuru handienetan bigarrena, iazkoaren ondotik.

Antxoak ez luke kezka iturri izan beharko da datorren urtean Euskal Herriko arrantzaleentzat. AZTIren Bioman ikerketak kalkulatu du 190.000 tona antxoa heldu daudela Bizkaiko golkoan, nahikoa eta sobra arrantzaleek oraingo kuotari eusteko edo zerbait handitzeko. Kostera bermatzeko gutxieneko biomasa 21.000 tonakoa da, eta, udazkenean egiten diren azterketek oraingo kopurua edo antzekoa berretsiz gero, 2020ko martxoaren 1etik aurrera antxoatara joan ahal izango dira arrantzaleak.

2019ko udaberriko kostera ekainaren hasieran amaitu zuten Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek. Bi herrialdeetako portuetan 11.505 tona antxoa lehorreratu zituzten 180 euskal itsasontziek eta kanpokoek, eta kiloa batez beste 1,30 euroan saldu zuten. 

Jarraitu irakurtzen berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!