Leandro Salvagno arraunlaria Panamerikar Jokoetako finalean izango da ostiralean

Karkara 2019ko abu. 7a, 16:22
Leandro Salvagno Uruguaiko selekzioko kideekin entrenatzen.

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlaria da Leandro Salvagno uruguiarra.

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Leandro Salvagno Panamerikar Jokoak jokatzen ari da egunotan Peruko Lima hirian. Gaur finalerako kale zozketa zehazteko estropada jokatuko du, eta ostiralean 17:10ean finala; Mexiko, Kuba, Argentina eta Brasil izango dituzte aurkari uruguairrek. 

Salvagno eta Uruguaiko selekzioko kideak Arraunetxen prestatu dira azken bi hilabetetan Paramerikar Jokoetarako. Hurrengo arraunlariek osatzen dute laukoa: Leandro Salvagno, Martin Gonzalez, Marcos Sarrautek eta Bruno Cetrarok.

Salvagnok selekzioko eta Orioko arraunketa elkarteko entrenamenduak uztartu ditu azken bi hilabetetan; goizetan arraunketa olinpikoa entrenatzen zuen selekzioko kideekin, eta arratsaldetan tostako arraunketan aritzen zen traineruarekin. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!