Orioko senegaldar komunitateak igandeko Tabaski bazkarira gonbidatu ditu herritarrak

Karkara 2019ko abu. 9a, 10:08

Hasiera batean, ekimena plazan egitea aurreikusi bazuten ere, azkenean, frontoian egingo dute Tabaski bazkaria, igandean.

Igandean Aid El Kebir edo Arkumearen Sakrifizioaren Festa ospatuko dute musulmanek, eta Orioko senegaldar komunitateak Tabaski bazkari irekia antolatu du. Hasiera batean, plazan egitea aurreikusi bazuten ere, azkenean herriko pilotalekuan egingo dute bazkari herrikoia. "Astebururako eguraldi txarra iragarri dute, eta herriko plazan hainbat ekimen aurreikusita daudenez, guk frontoian egingo dugu bazkaria".

Iaz jendetza bildu zen senegaldarren Tabaski bazkarian; senegaldar komunitateak herritarrak bazkaltzera gonbidatu zituzten, eta giro ederra izan zen. "Aurten ere oriotarrak eta bisitariak bazkarian parte hartzera animatu nahi ditugu, jai eguna gurekin ospatu dezaten. 14:00ak inguruan izango da bazkaria, eta gurekin bazkaldu nahi dutenek, frontoira agertu besterik ez dute egin behar. Etorri nahi duen oro gonbidatuta dago".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!