Irudietan: Asteburu borobila izan da pasa dena Orioko arraun elkartearentzat

Karkara 2019ko abu. 12a, 10:22

Zazpi bandera eta urrezko domina lortu dituzte asteburuan Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek.

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

Igandean Hondarribian, Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak amaitu zirenean, "elkartea denboraldi historikoa bizitzen ari dela" aitortu zuen Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzako kide Iñaki Arostegik ETB1an. Eta ez da gutxiagorako, emakumezkoen traineruak Euskotren liga irabaztea lortu du lehen aldiz, eta gizonezkoen A eta B ontziak liderrak dira Eusko Label eta KAE 2 ligetan. Horrez gain, elkarteko arraunlari Leandro Salvagnok urrezko domina eskuratu du Joko Panamerikanoetan Uruguaiko selekzioarekin, eta asteburuan harrobiko gaztetxoek ere bandera sorta irabazi dute Kantabriako Pontejos herrian jokatutako batel estropadak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!