Irudietan: Jai giroan ospatu zuten atzo Arkumearen Eguna frontoian

Karkara 2019ko abu. 12a, 16:23

Orioko senegaldar komunitatea "oso gustura" dago Tabaski bazkariak herritarren artean izan duen harrerarekin.

(Argazkiak: Karkara eta Joxemari Olasagasti)

Atzo Arkumearen Eguna ospatu zuten mundu osoko musulmanek, eta Orioko senegaldar komunitateak bazkaltzera gonbidatu zituen oriotarrak. Giro ederra izan zen frontoian, eta antolatzaileak "oso gustura" dira bazkariak herritarren artean izan duen harrerarekin. "Oso pozik gaude oriotarrak gurekin batera Arkumearen Eguna edo Tabaski festa ospatzera animatu direlako. Guretzat egun garrantzitsua izaten da, hemengo Gabonen parekoa; horregatik, plazer handia izan da Arkumearen Eguna denok elkarrekin ospatzea". Festak senegaldarren kultura ezagutarazteko eta herritarrekin harremanak sendotzeko balio duela ere uste dute herriko senegaldarrek.

Bestalde, antolatzaileek Orioko Udalari eskerrak eman dizkiote, bazkaria antolatu ahal izateko beharrezkoak diren azpiegitura eta sukaldeko tresnak uzteagatik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!