Paul San Martin & Denis Agenet bikotearen kontzertua izango da ostiralean, Orioko plazan

Karkara 2019ko abu. 13a, 11:00
Paul San Martin (Orioko Udala)

Ziaboga musika zikloaren barruan izango da kontzertua, 19:30ean Herriko Plazan.

Datorren abuztuaren 16an, ostiralarekin, kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita. Orioko Udalak eta Enbor Akzio Kulturalak elkarrekin antolatu dute saioa, Ziaboga musika-zikloaren barruan.

Paul San Martin & Denis Agenet (EH-Frantzia)
Blues estiloko piano-jotzaile entzutetsua da Paul San Martin. Stride eta Boogie Woogie estiloko doinuek erakarrita, 2011n Gaztelupeko Hotsaken zigilupean, “Tracks” izeneko lana argitaratu zuen.

Horrez gain, Stay Blues izeneko taldearekin, hamaika blues eta jazz-jaialditan aritutakoa da; horien artean, Donostiako Jazzaldian hainbatetan hartu du parte. Izen handiko artistekin kolaborazioak egina da eta Ziaboga musika zikloan, Denis Agenet bateria-jotzaile frantsesarekin parte hartuko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!