Matematikak

Karkara 2019ko abu. 13a, 16:13

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako. Euskotren liga irabazi ahal izateko, hamar urtetan bizi izandakoak izan ditu hizpide oriotarrak, besteak beste.

Matematikak zehatzak omen dira. Bat eta bat beti da bi. Euskotren Liga bat irabazteko hamar denboraldi behar izan ditugu. Besteren batzuek gutxiago behar izan dute, eta batzuek gehiago beharko dituzte. Zerbaitek berezia egingo badu matematikoki liga hau irabaztea hamar urtetako lana izan da. Hazia erein, lana egin, eta uzta jasotzea.

Badakigu zer den azkenak izatea, telebistan ez agertzea, irabazlearengandik berrogei, hogei edo segundo bakar batera ibiltzea, urte guztia ate joka ibili eta bigarren postuarekin etxera itzultzea estropada guztietan, ziaboga istriborretik ematea, karela puskatu eta toletarik gabe arraun egitea. Eta, azkenean, jakin dugu zer den irabaztea. Prozesuak berak ematen dio garrantzia lortu dugun emaitzari. Oraindik ez gara hotzean pentsatzen jarri aurtengoan egindakoaz. Denboraldi hasieran esan nuen iazkoa baino gehiago nahi genuela eta horretara gentozela. Bi jardunaldi falta direla, Euskotren liga lehenengoz irabazi dugu, eta, gaur-gaurkoz, iaz garai honetan lider zenak baino puntu bat gehiago daukagu.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!