Irudietan: Iñaki Arrillagaren lanak biltzen dituen 'Zergatik hamalau' erakusketa zabaldu dute Zumaian

Baleike 2019ko abu. 15a, 11:54

Irailaren 1era bitartean zabalik izango da bilduma Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:30etik 20:30era.

Azken bi urteotan eginiko lanak bildu ditu Iñaki Arrillaga oriotarrak Zergatik hamalau erakusketan. Oteiza nondik nora ibili den ikusiaz eta hark eginikoa erreferentzi gisa hartuta, bere interpretazio propioa eman die Arrillagak. Bilduma jendaurrean erakusten duen lehenbiziko aldia du, eta eskultura eta akrilikoz margotutako collage-a erabili ditu artistak bilduma osatzeko. 

Oteizak Arantzazuko apostoluak amaitu zituenetik 50 urte igaro dira. Sorkuntza hori abiapuntu hartuta hasi zen ikertzen Arrillaga Oteizaren lanak. Hamalau egin zitula zioen Oteizak, Orioko arraunlariak zirelako. “Oteizak bere leihotik Orioko arraunlariak errioan ikusiko zituela pentsatu nuen, eta apostolu horiek arraunlarien bihotz zatitxo bat ere edukiko dutela uste dut”. Hari horri tiraka sortu zituen bere diseinuak Arrillagak, eta erakusketa honetan bildu ditu horietako batzuk. 

Irailaren 1era bitartean zabalik izango da bilduma Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:30etik 20:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!