"Urteetako lanaren saria da"

Karkara 2019ko abu. 16a, 12:30
Oriotarrak garaipena ospatzen. (Euskotren liga/Aitor Arrizabalaga)

Berria egunkariko kazetari Aitor Manterolak erreportajea egin du Orioko emakumezkoen traineruaren inguruan. Horretarako Nadeth Agirre patroiarekin eta Leire Alcala arraunlariarekin hitz egin du.

Zenbat estropada egin ote dituzte traineruan Nadeth Agirrek (Orio, Gipuzkoa, 1993) eta Leire Alcalak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) Euskotren liga lehen aldiz irabazi baino lehen?

Patroiak Orion egin du ibilbide osoa, eta, 2010ean trainerua uretan jarri zutenetik, hura dabil arraunlariak gidatzen, animatzen eta zukutzen. Alcalak Hibaikan ekin zion; Zumaian ere aritu zen uda batez, bi talde horien elkarlana tarteko, eta aurten ari da estreinakoz Orion. Elkarren kirol arerio izanak urteetan, eta, orain zer, eta elkarrekin hasi dira biribiltzen urte luzeetako lana: igandean aurreneko aldiz irabazi zuten Euskotren liga.

Biak oroitu dira urteetan egindako lanaz, eta jardun luze neketsu horrekin lotu dute garaipen handi hau: "Azkenean iritsi zait sari handi bat, eta urteetan egindako lanaren saritzat hartzen dut", esan du Alcalak. "Oraindik ez dut barneratu liga hau irabazi dudanik ere", gehitu du. Agirreren buruak ere atzera egin du, oroitzapenen bila: "Duela hamar urtetik orain arte egindako guztia dago garaipen honen atzean".

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!