Irudietan: Arraun ikuskizun ederraz gozatu dute zaleek gaur Zarautzen

Karkara 2019ko abu. 17a, 19:56

Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldiak jokatu dira gaur arratsaldean, eta horiz jantzi da Zarauzko portu ingurua.

Gorriz markatuta izaten dute Zarauzko estropada arraun taldeek, eta gaur arratsaldean ez dute hutsik egin. Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian lehia bizia izan da ontzien artean, eta Zarauzko Ikurriña irabazteko lehiak zabalik jarraitzen du oraindik; beraz, bihar erabakiko da zein taldek irabaziko dituzten Zarauzko Ikurriñak.

Emakumezkoen Euskotren ligan, oriotarrak izan dira nagusi, eta bi segundoko errenta atera diote bigarren sailkatu den Arraun Lagunak taldeari. Ikusi hemen Euskotren ligako gaurko jardunaldiko sailkapena 

Gizonezkoen Eusko Label ligan bestalde, ohorezko txandan pare-parean ibili dira Orio eta Hondarribia estropada osoan zehar, baina azken luzean Santurtzi sartu da lehian. Azkenean Hondarribia (19:42,32) nagusitu da, bigarren izan da Santurtzi (19:46,68) eta oriotarrak (19:47,02) hirugarren sailkatu dira, bizkaitarrengandik 34 ehunenekotara. Ikusi hemen Eusko Label ligako gaurko jardunaldiko sailkapena

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!