Orioko emakumezkoen taldeak irabazi du Zarauzko Ikurriña

Karkara 2019ko abu. 18a, 11:52
Artxiboko argazkia. Orioko arraunlariak garaipena ospatzen (Euskotren liga / Aitor Arrizabalaga)

Orioko neskek Zarauzko Ikurriña eta Euskotren liga irabazi dituzte estreinakoz.

Haizea eta itsaso nahasia izan dira gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldiko protagonista. Dena dela, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldea estropadaren buruan jarri da hasieratik, eta ibilbidean zehar aurkariekiko errenta mantentzea lortu du. Oriotarrak nagusitu dira nabarmen, eta Zarauzko Ikurriña irabazi dute beren historian estreinakoz.

Horrez gain, Euskotren ligako Koroa ere jaso dute oriotarrek, beraiek lortu baitute 2019ko Euskotren Liga irabaztea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!