Herriko eskubaloi jokalariak omendu dituzte I. Karela Torneoan

Karkara 2019ko abu. 19a, 09:07

Eskubaloian orain arte egindako ibilbidea aitortu nahi izan die Udalak Azkue, Amilibia eta Zalduari.

Larunbatean jokatu zuten I. Karela Torneoa, Eragin eskubaloi klubak antolatuta. Bera-Berak eta Zuazok jokatu zuten elkarren aurka lehenengo aldiz ospatu den txapelketan. Partidaz gain, klubaren aurkezpena, zozketak eta omenaldia izan ziren larunbatean. Jon Azkue Bidasoako jokalariak, Mikel Amilibia Amenabar taldeko eta Espainiko Junior mailako selekzioko jokalariak eta Maria Zaldua Aialako eta Espainiako Jubenil mailako jokalariak jaso zuten Udalaren aitortza.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!