Musika eta magiak bat egingo dute larunbatean

Karkara 2019ko abu. 19a, 13:16

Euskal kantu zaharrak, kantu propioak eta musika argentinarra, magiarekin uztartuko dituen ikuskizuna eskainiko dute Gure Zirkuaren karpan 19:30etik aurrera.

Larunbat honetan musika emanaldia izango da Gure Zirkuaren karpan arratsaldeko 19:30ean hasita. Musikaz eta magiaz girotutako ikuskizuna eskainiko dute. Txoko desberdinetatik datoz denak, Oialumetik, Argentinako Necoceha herritik eta Hernaniko karkabatik. Hego haizea taldea eta Ainara Ortegaren parte hartzearekin emango diote hasiera kontzertuari, ondoren, Andoni Martinez ze Ustaranek magia ikuskizun labur bat eskainiko du. Jarraian, Hernaniko Bitartean folk taldeak emango du saioa. Euskal kantu zaharrak, kantu propioak eta musika argentinarra izango dira entzungai besteak beste.
 
Sarrerak bertan erosteko aukera izango dute herritarrek asteartera bitartean. Helduen sarrerak 10 euroko prezioa du eta haurrenak 5 eurokoa. Diskoak ere salgai izango dira, eta bertatik ateratzen den dirua Open Arms elkarteari emango diote antolatzaileek.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!