Ibai Marinek kontzertua eskainiko du ostiralean, The Pass tabernan

Karkara 2019ko abu. 20a, 10:43

Arratsaldeko 19:00etan emango dio hasiera 'Radio Patio' musika ekintzaren barruan eskainiko duen emanaldiari.

Abuztuaren 23an, ostiralarekin, Ibai Marin konpositoreak kontzertua eskainiko du formatu akustikoan The Pass tabernako barruko terrazan. Emanaldiari arratsaldeko 19:00tan emango dio kantariak.

Marinekin batera izango dira Libana Taboada koroak egiten eta Aritz Pardina gitarrarekin laguntzen. "Normalean Libana eta biok osatzen dugu akustiko formatua, baina Aritz gonbidatu nahi izan dut, herrian izanda zerbait bereziagoa eskaini ahal izateko", dio Ibai Marinek. "The Pass leku berezia da guretzat, baina lekuak ez du ematen talde osoak jotzeko aukera".

45 minutu inguruko emanaldia izango da ostiralekoa eta kantariak "Bidean naiz" diskoaren kantuz osatuko du set list-a. Marinen esanetan, ordea, lan berriren bat aurkezteko "tentazioarekin" dabil hirukotea. Rock akustikoa eta sentikorra dastatu nahi duen oro gonbidatu ditu Marinek ostiralean arratsaldeko 19:00tan eskainiko duen kontzertura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!