Datorren astean amaitu beharko dute hegaluzearen arrantzaldia

Karkara 2019ko abu. 21a, 09:52

Azken urteetako kostera laburrena izan zen 2018koa. Aurten, %85a arrantzatu dute, jada.

Azken urteotako kostera laburrena izan zen 2018koa. Aurtengoa ez da atzean geratu, ordea. Denboraldi bakoitzean arrantzatu dezaketen kuotaren %85 gainditu dute arrantzaleek, jada. Azken bi urteotan kostaldetik oso gertu harrapatu dute hegaluzea. 20-30 zentimo txikitu da kiloaren salneurria.

Aurtengoa kostera amaitzeko 2.200 tona inguru arrantzatzea falta da: guztira 16.620 tona harrapatzeko baimena dute. 15.000 tonako muga zuten iaz, eta horietatik 8.500 deskargatu ziren euskal portuetan. Aurreikuspenen arabera, 2018koak jarraituko du azken urteetako kostera laburrena izaten. Aurrez, 2016ko urrian erregistratu zen hegaluzeak alde egin baino lehenago kuota bete zen aldi bakarra. Normalean, hegaluzea Bizkaiko golkotik gertu arrantzatzen dute urriaren amaiera edo azaroaren hasiera bitartean. Halere, lehenago amaitu arren, egia da hasi ere lehenago hasi dutela arrantza garaia; uraren tenperaturak eta antxoaren suspertzeak lehenago erakarri dute hegaluzea euskal kostaldera.

Irakurri albistea osorik, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!