Gaur hasiko dira Mandalara Jardunaldiak

Karkara 2019ko ira. 27a, 16:16

Gaur hasi eta igandera bitarteko egitaraua osatu du Mandalara Taldeak. Ekintza guztiak gaztelaniaz egingo dira, eta Arraunetxen izango dira, doako sarrerarekin.

Urrian egiteko aurreikusita zituzten Mandalara Jardunaldiak irailera pasa ditu taldeak. Bost ekitaldiz osatutako programa aurkeztu dute datozen egunetarako. Ekitaldi guztiak Arraunetxen izango dira gaztelaniaz eta doakoa izango da bertaratzea.
 
Egitaraua osorik:
Gaur, irailak 27
19:00. 'La música como cuidadora de las emociones'. Patxi del Campo musikologoaren eskutik.

Bihar, irailak 28
11:00.
'Yoga en familia'. Jesica Morales-ek gidatua.
17:00. 'El secreto de las plantas'. Gabriel Vazquez idazlearen eskutik.
Irailak 29, igandea
11:00. 'Aprender por un@ mism@ a cuidarse a un@ mism@'. Eneko Landaburu Doktorearen eskutik.
17:00. 'Taller interactivo de música africana'. Sökole-ren eskutik

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!